XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1913
LEHIAKETA PUBLIKOA, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Eritetxerako hodi-erradiologiarako gai andeagarriak eskuratzeko.
Esp. zkia.: 110/20/1/00052/1302/0692.
Kontratuaren xedea:
Urteko gehienezko aurrekontua: 15.395.270 PTA.
Idazguak: Administrazio alorreko Berarizko Txatalen Zerrenda, Teknikazko Oinarri-arauena eta lehiatzaileentzat zuduzko diren gainontzeko agiriak beren eskuragarri daude, Txagorritxuko Eritetxean, José Atxotegi kalea, z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz, (Administrazio-Horniketa) 9:00etatik 14:00ak arte.
Behin-behineko bermea: Osakidetza Erakunde Burujabearen Diruzaintzan (Araba kalea, 5, Vitoria-Gasteiz) 307.905 PTAko behin-behineko fidantza utzi izana ezinbesteko baldintza izango da lehiaketan eskuhartu ahal izateko.
Eskaintzarako eredua: Administrazio alorreko Berarizko Txatalen Zerrendaren Eraskinean agertzen dena.
Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: Txagorritxu Eritetxean aurkeztu behar izango dira eskaintzak (Jose Achotegui kalea, z.g. - 01009 Vitoria-Gasteiz), iragarki hau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hogei lanegun baino lehenago, Administrazioaren Erroldan, 12:00ak baino lehen.
Eskaintzen agertaraketa: Jendaurrean agertaraziko dira eskaintzak eta Kontratuetarako Araudi Orokorraren 100. atalean ohartemandako bide berriari jarraituz bidalitako eskaintzarik jasotzen ez bada, eskaintzak aurkeztu eta 10 lanegun geroago, 12:00etan, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Eritetxeko Bilera Gelan.